Informazioa

Euskal Eskola Publikoko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeak elkartzen dituen SAREAN elkartea eta bigarren hezkuntzako BIHE elkartea eskuz esku urte luzeetan elkarrekin aritu gara hezkuntza sistemako ardatza den eta izan behar duen eskola publikoaren defentsan.

Bi elkarteon etengabeko elkarlan honetan beste urrats bat emateko prozesuaren ondorioa da HEIZE, Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza elkarteen Federazioa. Bere xedea ikastetxe publiko, zuzendaritza talde eta eskola komunitatea ordezkatzea da agente ezberdinen aurrean.

HEIZE elkartean gaudenoi Eskola Publikoa euskal hezkuntza sistemaren ardatza izan beharraren nahiak batzen gaitu. Gure ikastetxeen ahalduntze prozesuan lanean gaude eta berau lortzeko konpromisoa hartua dugu HEIZE osatzen dugun emakume eta gizonak. Euskal Eskola Publikoa arrakastaren bidean etengabeko hobekuntzaren bila aritzea da gure helburu orokorra.

El inicio de sesión/registro está temporalmente inhabilitado
Comparar items
  • Total (0)
Comparar
0