JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

10. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

“ETAPEN ARTEKO LOTURA” 2022KO AZAROAREN 10A

Eskola Publikoaren 10. Jardunaldi Pedagogikoen diseinuarekin ekiterakoan aurreko urteetako ediziotan jasotako ekarpen eta gai proposamenei lekua egiten saiatzen gara. Besteak beste azkenaldian bolo-bolo dabilen eremukako lanketa, ebaluazio konpetentziala, matrikulazio erronkari aurre egin, etapen arteko lotura nola bideratu?… Gai sakon bezain zabalak guztiak.

Jardunaldi Pedagogikoen edizio guztiek beti nahi izan dute Eskola Publikoaren ahalduntzearen gai nuklearretan zentratu. Batetik adituen begiradaz hornituz eta bestetik gure eguneroko errealitatearekin uztartuz. Biak hala biak behar beharrezkoak baitira gure ikastetxeek eskaintzen dugun kalitatea hobetze bidean.

Aurtengo edizioan aurrez-aurreko ohikotasuna berreskuratuko dugunez kideen arteko solasaldi eta eztabaidari berebiziko garrantzia eskaini nahi diogu eta izena ematera animatzen zaitugu.

Pasa ditugun ikasturteak ziurgabetasun handikoak izan direla nabaria da eta aurrikus dezakegu aurretik ditugunak ere, dena delako arrazoiengatik, bide beretik joan daitezkeela. Heizeren nahia eta esfortzua beti izan da ziurgabetasun horiei aurre egitea berezko dugun ezagutza eta esperientziatik.

Gizartearekiko dugun begirada eraikitzaile eta konprometituak behartzen gaitu barruan dugun ezagutza eta esperientzia aurrikusten ditugun erronkak gainditzera.

Bide horretan, HEIZE-EHU hitzarmenaren baitan adituen ezagutza erronka horiek gainditzearen mesedetan jartzeko abagune paregabea dela deritzogu, ikerkuntza eta ezagutza akademikoa Euskal Eskola Publikoaren ahalduntzearen mesedetan jarriaz.

Gizarte osasuntsu eta justu batekiko konpromisoak ikastetxe publikoon heldutasunean eta autoexigentzian sakontzen jarraitzearen etengabeko bidea jorratzera behartzen gaitu. Bide beretik, familien aldetik dugun gure hezkuntza eskaintzarekiko eskakizun maila geroz eta altuagoa.

Honek guztiak ETAPEN ARTEKO LOTURA gaiari heltzeko erabakira ekarri gaitu. Ikasleen ibilbideko ikastetxe ezberdinen arteko koerentzia metodologikoa, ebaluazio konpetentzialaren elkarrelikatzea, koordinazio espazio edota denborak, elkarrekintza dinamikak, eta abar. Horiei guztiei jarriko diegu aurten begirada ondoren doazen ardatz programatikoak landuz:

  • Etapen arteko loturaren erronka gure ikastetxeetan.
  • Ebaluazio konpetentzialaren ekarpena etapen arteko harremanean.
  • Koordinazio estruktura berriek eskaini diezaguketen aukerak eta baldintzak.
  • Egungo egoerari hurbilpen praktiko partekatua.

Egitarau honen arabera:

9:00-9:15   Akreditazioa
9:15-9:45 HASIERA EKITALDIA
9:45-10:45 MILA NARANJO (UVIC) (Gazteleraz)
“Irakaskuntza eta ikaskuntza-prozesuen eta gaitasun-izaerako ebaluazio-prozesuen arteko koherentzia” Ebaluazio-praktikei lotutako erabakiak etapen arteko erlazioan.
  • Funtzioak
  • Helburuak
  • Uneak
  • Eragileak
  • Tresnak eta zereginak
10:45-11:45 NEREA PERMACH (EHU)
“Koordinazio estrukturak etapen arteko loturaren mesedetan.” 
  •  LH-DBH trantsizioan interesguneak
  • Trantsizio arrakastatsurako gakoak
  • Koordinatzeko arloak/motak
  • Prozedura / Metodologia
 11:45-12:15 Kafe atsedena
12:15-13:45 HEIZE KOORDINAZIO TALDEA
Ariketa praktikoa: Egungo egoeraren azterketa, lehen hurbilpena.

13:45 ITXIERA

Euskal Eskola Publikoak aurrean dituen erronkak asko dira. Honi ordea behar zaion arreta jartzea berebizikoa dela uste dugu. Izan ere, gure ikastetxeetako ikasleek Haur eta Lehen hezkuntzako bidea nahikoa “naturala” egiten duten bitartean, LHtik DBHrako loturan zalantza handiagoak daudela ohartarazi digute behin baino gehiagotan familiek. Akaso, konponbide erraz eta eraginkorrak dituzten ikastetxeak izan ditzazkegu gure inguruan. Horietatik ikastea eta esperientziak hedatzea litzateke aukerarik logikoena.

Hobekuntza eta ahalduntze horretan HEIZEk bere ekarpena egin nahiko luke adituen ezagutzaren eta arituen esperientziaren bidetik. Animatu eta eman izena!

DATA: 2022KO AZAROAREN 10A

LEKUA: EHU, BILBOKO HEZKUNTZA FAKULTATEA

IZENEMATEA, EGIN KLIK ETA OSATU!

 

Babesleak
Compare items
  • Total (0)
Compare
0