JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN

9. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK

2021eko maiatzaren 6ko jardunaldiek urrats bat gehiago izan nahi dute euskal eskola publikoa garatzen ari den ahalduntze prozesuan. Ildo horretan, EHIGE eta HEIZE elkarteek ulertu dute interesgarria zela euskal hezkuntza-sistemaren erreformarako esparru berri bat eraikitzeko gaiari heltzea. Ez da Euskal Eskola Publikoak eztabaida horri heltzen dion lehen aldia. 2016ko edizioan euskal hezkuntza-errealitatearen alderdi interesgarriei heltzeko aukera izan genuen,Euskal Eskola Publikoa ardatz lelopean.

Bizi dugun egoera dela eta, aurtengo jardunaldiak streaming bidez jarraitu beharko ditugu. Hala ere, Talde lanerako, ideiak elkar jartzeko eta hausnarketa konpartiturako aukera izango dugu . Horretarako 3 eztabaida foro izango ditugu hitzaldi bloke bakoitzaren ondoren.
Programazioaren bidez garatuko diren kontzeptu-ardatz nagusiak honako hauek dira:

Gizartea: gizarte-kohesiorako eta gizarte-justiziarako hezkuntza-sistema eraikitzeko gizarteeta hezkuntza-erronkak.

Diagnostikoa: Euskal hezkuntza-sistemaren ekitateari eta bikaintasunari eragiten dieten egiturazko arazoak.

Ikerketa: Euskal hezkuntza-sistemaren errendimenduaren bilakaera.

Eskolatzea: eredu segregatzaileak eta ez-segregatzaileak, eta eskola-postuen plangintza.

Hobekuntza: Euskal hezkuntza-sistemaren emaitzak hobetzea zailtzen duten arrazoiak eta euskal eskola publikoaren kalitaterako proiektu estrategikoa identifikatzea.

Eskola curriculuma eta euskara: bizikidetza kulturala eta bizitzarako etengabeko ikaskuntza.

Deszentralizazioa: udalerrien funtzioa euskal hezkuntza-erreforman.

Gobernantza berria: Euskal eskola publikoaren parte-hartze komunitarioaren eta kudeaketa-autonomiaren eredua.

Ziurgabetasuna eta statu quo berria: publikoaren balio soziala eta euskal eskola publikoa sistemaren ardatz gisa.

Hezkuntza sailaren irekiera hitzaldiarekin batera EEPG, Lucas Gortazar, Carlos Angulo, Aina Tarabini, Daniel Innerarity ponentziak izango ditugu gurean. Espero dugu JP9rako antolatutakoa zuen gustukoa izatea eta izena ematera animatzen zaituztegu, bai eta zuen
klaustrokideekin partekatzera ere.

Izen-emate formularioa

Babesleak

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, zure baimena ematen duzu aipatutako cookie-ak onartzeko eta gure cookie politikaren onarpena, egin klik cookien politika estekan informazio gehiago izateko.
 
ACEPTAR

Aviso de cookies
Compare items
  • Total (0)
Compare
0