HEIZE, EUSKAL ESKOLA PUBLIKO IKASTETXEEN ELKARTEAAS/G/21109/2017HEIZE, EUSKAL ESKOLA PUBLIKO IKASTETXEEN ELKARTEA27/01/201720Gipuzkoa36Hondarribia20280Leiba Kalea 5, 4D-1.793329443.36283Elkarte honen xedea EAE-ko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoen hezkuntza zerbitzuaren etengabeko hobekuntza bultzatzea da. Honenbestez, ondoko helburu nagusiak hartuko ditu kontuan:a) Eskola Publikoa defendatu gizarte kohesioaren eta aukera berdintasunaren berme gisa.b) Gehiengoaren interesekoak izan daitezkeen gaien inguruko eztabaida eta formazioa bultzatu.c) Zuzendaritza zeregina hobetzeko, eguneratzeko eta kontuan hartua izateko ekimenak sustatu.d) Arlo pedagogikoan, antolakuntzan eta kudeaketan ikastetxeen autonomia defendatu eta garatu.e) Zuzendaritza taldearen izaera prestigiatu, izen ona bultzatu eta formazio sustatuf) Hezkuntzaren eskaintza hobetu, ahalmen teknologikoa eguneratu eta zabaldu eta, oro har, Hezkuntza Publikoaren kalilatea hobetu.g) Ikastetxeen arteko harremanak sortu, daudenak indartu eta hedatu, eta sistemak dituen baliabide estrukturaletan eta gure Elkarteak garatuko dituen besteetan oinarritu.h) Zuzendaritzak ordezkatu AdminAsociaciónSocio-EconómicoOtros ColectivosC.A. del País Vascohttp://opendata.euskadi.eus/catalogo/-/asociacion/heize-euskal-eskola-publiko-ikastetxeen-elkarte
Lege Informazioa
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu https://heize.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: HEIZE, EUSKAL ESKOLA PUBLIKO IKASTETXEEN ELKARTEA helbidea: Leiba 5, 4 D. 20280 Hondarribia, (Gipuzkoa) telefono-zenbakia: 656736388 helbide elektronikoa:heize@heize.eus
1. Baldintza Orokorrak
https://heize.eus Heize elkartearen jabetzako web gunea da. Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Heize elkartearen beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Heize elkarteak ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Heize elkarteak espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
https://heize.eus web guneak beste erabiltzaile batzuen iritzi eta ikuspegiak bil ditzake. Web gunearen elkarreraginezko izaera kontuan hartuta, Heize elkartea ez da erabiltzaileen arau-urratzeen erantzulea izango. Horrenbestez, ezin ditu bermatu erabiltzaileek sortutako zeinahi edukiren ziurtasuna, eraginkortasuna eta egiazkotasuna.
https://heize.eus web guneak beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Heize elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Heize elkartea ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Heize elkarteak ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Heize elkarteak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Heize elkarteak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
2. Erregistroak eta harpidetzak
Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, eskainitako zerbitzu batzuk erabiltzeko beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du. Erregistro-galdetegietan derrigorrezkotzat jotako eremuak hutsik utziz gero, Heize elkarteak, beharbada, ez dio erabiltzailearen eskaerari erantzungo.
Heize elkartearen hainbat zerbitzutan erregistratzeak edo horietara harpidetzeak esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela Heize elkartearen baldintza orokorrak eta pribatutasun politika. Era berean, esan nahi du erabiltzaileak espresuki onartu eta baimena ematen diola Heize elkarteari, bere produktu eta zerbitzuei buruzko edo merkataritza-hitzarmenak sinatuta dituen beste enpresa batzuen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza jakinarazpenak bidaltzeko, nola posta arruntez, hala bitarteko elektronikoen bitartez. Jakinarazpenen hartzaileak, nolanahi ere, baimen hori ezeztatu ahal izango du, edonoiz. Horretarako, idatzi bat bidali beharko dio Heize elkarteari.
Erabiltzaileek borondatez eskatu ahal izango dute buletinetako harpidetza egitea. Nolanahi ere, erabiltzaileek noiznahi eskatu ahal izango dute zerbitzu horretan baja emateko. Horretarako, idazki bat bidali beharko dute Heize elkartera, edo bestela, enpresak horretarako jarritako beste edozein bitarteko erabili ahal izango dituzte.
3. Sarbide-gakoen erabilera
Gune pribatura sartzeko gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Euren gakoak erabiltzeko nahiko gaitasun ez duten adingabeei dagokienean, berriz, gurasoek edo legezko tutoreek lagunduko diete kudeaketa-lan horretan. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, web gunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.
Heize elkarteak gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan (fisikoa zein informatikoa) gordetzea. Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea.
Garrantzitsua da, saioa bukatu orduko, erabiltzaile bakoitzak bere kontu pertsonala ixtea; hartara, ekipoa partekatzen badu edo toki publiko bateko ekipoa erabiltzen badu (liburutegikoa edo ikastetxekoa) ziur egongo da inortxok ere ez duela aukera edukiko bere informazio pertsonala ikusteko.
Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio Heize elkarteari.
4. Erabiltzaileak edukiak argitaratzea
Web gune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen arabera egingo duela.
Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.
Heize elkarteak erabiltzaileei jakinarazi nahi die argitaratutako edukien neurtze-kontrolak egin ahal izango dituztela, eta ezegokitzat jotako eduki guztiak ezabatu ahal izango dituztela, aldez aurretik ezer esan gabe. Horrek ez du esan nahi Heize elkartea denik erabiltzaileek web gune honetan txerta ditzaketen eduki guztien erabateko kontrolaren erantzulea. Heize elkarteak ezin du bermatu erabiltzaileek web gune honetan argitara ditzaketen edukien zehaztasuna, kalitatea eta osotasuna. Esan bezala, erabiltzailearen erantzukizuna da web gune honen erabilera-baldintzak betetzea.
Heize elkarteak beharrezko tresnak emango dizkio erabiltzaileari, ezegokitzat jotako edukiak salatu ahal izateko. Heize elkarteak salaketa guztiak aztertuko ditu, eta horien neurriari buruzko erabakiak hartuko ditu.
Erabiltzaileak, bestalde, web gunea errespetuz eta fede onean oinarritutako irizpideen arabera erabiltzeko konpromisoa hartuko du. Hala, oinarrizko jokaera-arau hauek beteko ditu:
• Ez argitaratu eduki iraingarriak, arrazistak, mehatxatzaileak, indarkeriazkoak, lizunak, hirugarrenen intimitateari erasotzen diotenak edo nolabait ezegokiak direnak; batez ere, adingabeei kalteak eragin diezazkieketenak.
• Ez argitaratu ideologiarekin, sindikatu-afiliaziorekin, erlijioarekin, sinesmenekin, arraza-jatorriarekin, sexu-bizimoduarekin, genero-indarkeriarekin eta osasunarekin lotutako datuak edo hirugarrenei edo nork bere buruari erreferentzia egin eta oso sentiberak izan daitezkeen bestelako datuak.
• Ez bidali copyrighta duen zeinahi eduki, baldin eta jabearen baimenik ez baduzu.
• Ez txertatu sustapen- edo publizitate-edukirik.
• Ez bidali beste erabiltzaile batzuei baimendu gabeko jakinarazpenak (spam).
Heize elkarteak beretzat gordetzen du erabiltzaile baten kontuari baja emateko eskubidea, baldin eta ohartzen bada berau modu desegokian erabiltzen duela; bai honako baldintza hauek betetzen ez dituelako, bai garrantzizkotzat jotzen duen beste zeinahi arrazoi dela tarteko.
5. Jabetza intelektuala eta industriala
Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Heize elkartearenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
Erabiltzaileek web gune honetan argitaratzen dituzten eduki guztiak ere Heize elkartearen eskubidepean geratuko dira; hala, azken honek datu horiek erabili, erreproduzitu, aldatu, egokitu, argitaratu, itzuli, horietan oinarritutako lanak sortu, banatu, egikaritu eta eduki horiek erabat edo hein batean erakutsi ahal izango ditu, erabiltzaileak ustiapen- edo dibulgazio-modu horren truke inolako ordainik eskatzeko aukerarik izan gabe. Erabiltzaileak adierazten baitu modu publikoan txertatu dituela eduki horiek; sekula ez, isilpean.
http://wwwheize.eus web gunean sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Heize elkarteak bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik.
Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Heize elkartearen jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak web gune honetatik edukiak edo baliabideak jaisten baditu (betiere, Heize elkartearen baimenarekin), erabilera pertsonalerako baino ez ditu jaitsiko; sekula ez, merkataritza-erabilerarako. Beraz, eduki horiek ezingo dira legez kontra aldatu, alokatu edo erabili.
Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
6. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Heize elkarteak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Heize elkarteak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
7. Pribatutasun Politika – Datu Pertsonalen Babesa
7.1. Atarikoa
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Heize elkartearen fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako produktu eta zerbitzuen kudeaketa-lana egiteko, merkataritza-harremanetarako eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira. Era berean, balizko albiste buletina bidaltzeko eta erabiltzailearen intereseko izan daitekeen informazioa bidaltzeko erabiliko dira.
Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira.
7.2. Datu pertsonalak biltzea
Heize elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, zerbitzu batzuk erabiltzeko, esate baterako gune pribatua edo denda, ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea.
Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Heize elkarteak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko. Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Heize elkarteak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
Heize elkarteak antolatutako ekitaldietan parte hartzeak esan nahi du interesdunak baimen zehatza ematen diola Heize elkarteari bere irudia eta ahotsa tratatzeko eta elkarteak erabiltzen dituen komunikabide eta baliabide desberdinetan argitaratzeko (bai paperez bai baliabide elektronikoen bitartez).Interesdunak edonoiz ezeztatu dezake baimen hau.
Erabiltzaileak galarazita izango du eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea. Erabiltzaileak ezingo du erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
7.3. Interesdunen eskubideak
Heize elkarteak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Leiba 5, 4 D. 20280 Hondarribia, (Gipuzkoa) telefono-zenbakia: 656736388 helbide elektronikoa: heize@heize.eushelbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
7.4. Segurtasun-neurriak
Heize elkarteak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Heize elkartearen erantzukizunpekoak.
7.5. Trafiko-datuak
Heize elkartearen web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Heize elkarteari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Heize elkartearen web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
7.6. Indarraldia
Heize elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Heize elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Heize elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara
8. Jurisdikzioa
Heize elkartearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Heize elkarteaeta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Irungo Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Heize elkarteak zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.