2026aren maiatzaren 8ra begira, DURANGO BHIko areto naguian Heizek bere 12. Jardunaldi Pedagogikoen prestakuntzari ekin dio. Aurreko urteetako ediziotan landutako gaiak barne biltzen dituen Ikastetxeen Gobernantza, Eskola Publikoaren ahalduntzearen ezinbesteko elementuari tiraka, azken urteetako hezkuntza paradigma aldaketek mahaigaineratu dizkigun erronka zahar-berriei begira jarriko gara oraingoan.
- Hezkuntza politikek nola baldintzaten dute gure gobernantza ahalmena
- Nolako gobernantza prozesuak ditugu gure ikastetxeetan.
- Ikastetxeetako proiektuak ahalduntzeko zein tresnak behar ditugu.
- Norekin egin behar dugu ibilbide hori.
Aipatu galdera hauen inguruan egungo gure egoeraren argazkitik eta ditugun zalantza eta ziurgabetasunetatik martxan ditugun ekimenei begiratzeko parada hartu nahi dugu. Ez dugu errezeta magikorik bai ordea eskarmentua eta esperientzian oinarritutako intuizioa. Hezkuntza profesional gisa badagokigu tarte bat elkar hartzea hausnarketa pausatu eta partekatuan komunitate gisa ditugun erronkak enfokatu eta zehaztasun-ziurtasunei definizio maila ematea. Bide horretan, ibilbide esanguratsua duen Sheila Gonzalez adituarekin batera talde lanean landuko ditugun jardunaldien helburu orokorrak hauek dira:
- Hezkuntza politikak eta gobernantza ereduak
- Gobernantzaren atal eta esparru ezberdinak
- Eskura ditugun baliabideak eta autonomia eremua
- Komunitatearekin batera nola gauzatu markatutako helburuak
Gai horiek guztiak lantzeko DURANGO BHIn elkartuko gara eskola publikoetako 100 zuzendaritza taldekidetik gora elkarlanean aritzeko gure ikastetxeen ahalduntzean sakontzeko.
