2026ko Udako Ikastaroak, “Gobernantzan hazi eta haziarazi”

Euskal Eskola Publikoaren ahalduntze prozesuan mugarri bihurtu diren ekimen aurreratuek leku hartuko dute uztailaren 1, 2 eta 3an donostiako Miramar Jauregian HEIZEk EHUren eskutik prestatu duen aurtengo uda ikastaroaren bitartez.

Ikastetxeen antolakuntza ausartak, nazioartera irekitzen diren ekimen iradokitzaileak, herriko eskaintza publikoa saretzen duten ekimenak eta, haundi zein txiki, Euskal Eskola Publikoa egunero aberasten duten esperientziak bertatik bertara ezagutzeko aukera luzatzen dugu aurtengo edizioan.

Animatu zaitezte eta erakuts dezagun badugula zer eskainia eta bagarela nor hori ezkaintzeko!

Izena eman ezazue!

https://www.uik.eus/eu/jarduera/eskola-publikoan-gobernantzan-hazi-haziarazi