Aurtengo www.uik.eus udako ikastaroetan HEIZE elkarteak zeregin berezia izango du uztailaren 11-12 eta 13an.
“Eskola Publikoa, ahaldunduz hobetu” izeneko ikastaroarekin.
Izenematea eta programa ondorengo loturan dituzu:
https://www.uik.eus/eu/jarduera/eskola-publikoa-ahaldunduz-hobetu
Ikastaro honen helburuak hauek dira:
- Eskola Publikoaren bilakaera ezagutu. Nondik gatoz, zer bide egin dugu, zer dugu egiteko eta nola egingo dugu.
- Eskola Publikoaren garapen integralean kontuan hartu beharko genituzkeen GAI SISTEMIKOAK ezagutu. Duguna eta garena ezagutuz, proposamenak egin.
- Zuzendaritza taldeak eta Lidergo pedagogikoa. Zuzendaritza taldeen formazioa, erantzukizuna, bilakaera profesionala,… aztergai jarri eta lan berezitu honen aldarria plazaratu.
- 1993tik 2022ra. Eskola Publikotik, Eskola Publikora. Izan ginena ezagutzea etorkizunari hobeto erantzuteko tresna bihurtu.
- Eskola Publikoa osatzen duten guztien ahalduntzea bideratzeko proposamena aurkeztu eta partekatu.
- Eskola Publikoa hobea lortzen joan gaitezen, lantzen, zaintzen, eraldatzen,… joan behar garen esparruei buruz jardun: lekuak, pertsonak, formazioa, ikerkuntzaren laguntza,…
Animatu zaitez eta izena eman!!