Heize

Euskal Eskola Publikoko hezkuntza komunitateari eskerrak

Coronavirusaren krisiaren ondorioz sortu den hezkuntza testuingurura egokitzeko ikastetxe publikoetako ikasle, familia, irakasle eta zuzendaritza taldeak egiten ari zareten esfortzua aitortu nahi dugu HEIZE eta EHIGE elkarteok.

Familia, lana eta eskolaren kudeaketa hirukoitzak izugarrizko erronka ekarri du. Maila guztietako ikasleek ardura eta inplikazioa erakutsi duzue. Zuzendaritza talde eta irakasleek, profesionaltasuna eta ikaskuntza prozesuarekin jarraitzeko ahalmena oso momentu konplexuan. Familiek ardura eta konpromezua erakutsi duzue, komunikazioa mantenduz ikastetxeekin eta hezkuntza- eta jolas-errutinak martxan ipiniaz etxeetan seme-alabei ahal bezain testuinguru egokiena eskaintzeko.

Zailtasunak eta gabeziak ba daude. Familia batzuk kalteberatasun egoeran zaudete, behar bereziak dituzten seme-alabek dauzkazue edo baliabideak falta zaizkizue hezkuntza-jarduera etxetik egiteko.

Eskola publikoaren hezkuntza komunitatea egiten ari den esfortzu hori aitortu eta eskertu nahi dugu. Zuek benetako protagonistak, zuen dedikazio, imajinazio eta esfortzuarekin irakaskuntza publikoa aurrera ateratzen ari zaretenak krisi egoera honetan.

Guk, gure aldetik, ikastetxeak eta familiak informatzen, atenditzen eta arazoei konponbideak topatzen saiatzen jarraituko dugu.

Honekin batera, ikastetxe publikoei behar dituzten giza baliabideak zein materialak bermatzea eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari, krisi momentu honetan hezkuntza-arreta onena eman dezaten. Horretaz gain, beharrezkoa da lehen bait lehen:

  • Ikasleen arteko arrakala ekiditeko neurriak zehaztea.
  • Egoerari egokitutako planifikazioa, baita ikastetxeetara bueltatu garenerako ere.
  • Eskola-egutegi eta ebaluazioei buruzko informazioa.

Arraroak izango dira Aste Santuko opor hauek. Horregatik, ez desanimatzeko deia egiten dizuegu, merezitako deskantsuaren ondoren bueltatu gaitezen energia berrituekin. Esfortzuak mereziko du eta laster izango gara bueltan ikasgeletan.

Compare items
  • Total (0)
Compare
0