11. JARDUNALDI PEDAGOGIKOAK
“Euskal Eskola Publikoa eta EBALUAZIO PROZESUAK.
NON GAUDE ETA NORA GOAZ?”
2024aren apirilaren 19ra begira, Heizek bere 11. Jardunaldi Pedagogikoen prestakuntzari ekin dio Durango BHIn. Aurreko urteetako ediziotan landutako Hezkuntza legeak, Eskola Publikoaren ahalduntzea, etapen arteko lotura eta trantsizio planen inguruan landutakotik tiraka, azken urteetako hezkuntza paradigma aldaketek mahaigaineratu digun erronka zahar-berriari begira jarriko gara oraingoan, ebaluazio prozesuak hain zuzen ere.
-
Nolako ebaluazio prozesuak ditugu gure ikastetxeetan?
-
Ikastetxeetako proiektuak eta gure ikasgeletako ebaluazio prozesuak.
-
Datu esanguratsuen bilduma eta ikastetxe publikoon hobekuntzarako erabaki hartze esparruak.
Aipatu galdera hauen inguruan egungo gure egoeraren argazkitik eta ditugun zalantza eta ziurgabetasunetatik martxan ditugun ekimenei begirada emateko parada hartu nahi dugu. Ez dugu errezeta magikorik bai ordea eskarmentua eta esperientzian oinarritutako intuizioa. Hezkuntza profesional gisa badagokigu tarte bat elkar hartzea hausnarketa pausatu eta partekatuan komunitate gisa ditugun erronkak enfokatu eta zehaztasun- ziurtasunei definizio maila handitzeko.
Anaima zaitez!