Heize

KomunitateAGO, euskal eskola publikoa elkarrekin eraikitzen.

Otsailaren 7an “KomunitateAGO, Euskal Eskola Publikoa elkarrekin eraikitzen” jardunaldia egingo dugu Vitoria-Gasteizeko Salburua gizarte etxean.

Pasa den abenduan “Eskola-kontseilua ebaluatzeko eta hobetzeko tresna” izeneko dokumentua osatu genuen EHIGE eta Heizek, gure eskola eta institutuetako parte-hartze prozesuei buruzko hausnarketa sustatzea helburu zuen ekimen honek.

Esperientzia horretatik abiatuta, hurrengo pausu bat proposatzen dizuegu: elkarrekin aurrez aurre hausnartzea hezkuntza-komunitatearen parte-hartzeak dituen zailtasunei eta indarguneei buruz. Behin hori eginda, ikastetxe parte-hartzaileagoak egiteko tresnak bilduko ditugu.

Ekitaldi honen hasieran Hezkuntza Sailburua eta Gasteizko Udaleko hezkuntza ziengotziaren irekiera hitzen ondoren, Jordi Collet (UVIC)-en hitzaldia bertatik bertara jarraitzeko aukera izango dugu. Jarraian, Lezo Herri Eskolako eta Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolan lekuan leku komunitatearekin elkarlana nola aurrera daramaten berri ezagutzeko parada izango dugu.

Euskal Eskola Publikoan hezkuntza-komunitatearen parte-hartzean oinarritutako gobernantza-eredu baten aldeko apustua egiten dugu, denon artean eraikitzen baitugu nahi dugun eskola.

-Deskargatu triptikoa PDF formatuan.

-Eman izena!

Compare items
  • Total (0)
Compare
0