Heize

HEIZE eta EHIGEko kideak legebiltzarreko agerpenean

Euskal Eskola Publikoko familien eta ikastetxetako eragileok atzokoan legebiltzarreko hezkuntza batzordean Hizkuntzen Trataerari buruzko gogoetan aritu ginen alderdi politiko ezberdinekin. Besteren artean azaldu genituen ideia garrantzitsuenak hauexek izan ziren:

1.- Euskal Eskola Publikoak sistemaren gehiengoa euskalduntzeko ardura du bere gain. Sare publikoko ikasleen %83ak D ereduan ikasten du pribatuko %41aren aldean.

2.- Normalkuntza linguistikoa eta inklusioa eskutik doaz. Egiazko normalkuntza linguistikoa ez da lortuko inklusio eraginkorra sustatzen ez bada, eta alderantziz.

3.- Azken urte luzeetan emandako euskalduntze prozesuan Euskal Eskola Publikoak eginiko lan eskergaren aitortza aldarrikatzen dugu. Gizartearengandik jaso dugun konfidantza konpromiso politikoak berrestu behar du benetan sinisten bada Eredu Publikoa dela herri honen geroa.

Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, zure baimena ematen duzu aipatutako cookie-ak onartzeko eta gure cookie politikaren onarpena, egin klik cookien politika estekan informazio gehiago izateko.
 
ADOS

Aviso de cookies
Compare items
  • Total (0)
Compare
0