BiheHeizeSarean

“ARANTZAZUTIK MUNDU ZABALERA”, EUSKARA BATUAREN 50. URTEURRENA

“Arantzazutik mundu zabalera”

Euskaltzaindiak azken egunetan ospatu duen “Arantzazutik mundu zabalera” Euskara Batuaren 50. urtemugan parte hartu dugu EAEko beste hezkuntza eragileekin batera.

Bertan jorratu ditugun 3 ideia nagusiak hauexek izan dira:

1.- Gizartea etengabe eraldatzen dabilen honetan birplanteatu behar ditugu euskara bizirauteko estrategiak, bai, baino hizkuntzaren zabalkunde eta egokitasun helburuak beti oso argi izanda.

2.- Euskara, inklusioa eta arrakasta soziala eskutik doaz. Nola erakarri hiztun berriak euskarara? Nola bihurtu erakargarri euskara belaunaldi berrientzat?

3.- Gure hezkuntza esparruari dagokonez bi lan eremu agertzen dira, hezkuntza sistema eta ikastetxea. Lehenean proiektu definitu eta jasangarri baten beharra dago hizkuntzei dagokionez, ere. Bestean autonomian sakondu beharra dago betiere desregularizazioan erori gabe ikasle ororen arrakasta bermatu ahal izateko.

Lan horretan konpromiso faltarik ez dago Euskal Eskola Publikoan lan egiten dugun profesionalen artean.

Ikastetxeetan lan tresna bikaina

Ekitaldian zehar www.euskaltzaindia.eus web gune berria aurkeztu zen. Ikastetxe zein etxeetan erabilera didaktiko aparta izango duen baliabidea aurkeztu zen. Ikastetxeetara bidali dugu iada dagokion zukua atera diezaiogun.

Andres Urrutia Euskaltzainburua, Lurdes Imaz Ehige koordinatzailea, Iñigo Salaberria Heize presidentea

Azkenik HEIZEk eta EHIGEk euskara batuarekiko atxikipena adierazi zioten Andres Urrutia Euskaltzainburuari.

Lanean jarraitu beharrean gaude.

 

Compare items
  • Total (0)
Compare
0