
HEIZE, Euskal Eskola Publikoko Zuzendaritza Elkartea, eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen Elkarteak diren Ikaslan Araba, Ikaslan Bizkaia eta Ikaslan Gipuzkoaren artean 25-26 ikasturterako elkarlan hitzarmena sinatu da sare publikoko Lanbide Heziketako ikasleek 1. mailako lantokiko Dual egonaldia Haur, Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikastetxeetan egin ahal izateko.
Ikaslanen eta Heizeren arteko lankidetza dinamika hau indarra hartzen joan da, geroz eta ikasle zein ikastetxe gehiagoren partaidetza batuz. Esaterako, 24-25 ikasturtean 100 ikasletik gora hartu zuten parte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 40 ikastetxe publikoetan balorazio oso positiboa jasoz (4’45/5).
Hitzarmenaren beste ardatz nagusia ingurune profesionalean euskararen erabilera indartzea da; izan ere, hitzarmen honen baitan lanbide heziketako ikasleei praktikaldia ingurugiro euskaldunean garatzeko aukera baliatzen baitzaie. Eskola Publikoko ikastetxeak euskal inguruneak izanda harreman pertsonal zein profesionaletarako euskara hizkuntza bermatuta baitute, honek haien formakuntza aldiari eskaintzen dion balio erantsiarekin.

