UIK’26 “Eskola Publikoan, gobernantzan hazi eta haziarazi”

Urterokoa bilakatzen ari zaigun hitzordua baieztatu berri dugu. EHUren Udako Ikastaroetan Heizek bere ekarpena egingo du uztailaren 1, 2 eta 3an. Aurtengoan erroko gai bati helduko diogu, gobernantza, hain zuzen ere.

Kontuan izan, apirilean programa eta izenematea irekiko da jarraian duzuen orrian: UIK’26 PROGRAMA

Gure ikastetxeetako gobernantza aurreratuan hausnartzeko eta sakontzen jarraitzeko aukera paregabea izango dugu Donostiako Miramar Jauregian.

Bertan elkar ikusteko aukera izango dugulakoan, jaso agur bero bat!