Eusko Jaurlaritzak eta partidu politikoek Euskal Hezkuntza Lege berri bat egiteko asmoa azaldu duten legegintzaldi honetan, zilegitasun osoa duen adostasun politikoak aldi bereko adostasun soziala beharrezkoa duela uste dugu. Horretarako, EHIGE eta HEIZE elkarteok eztabaida prozesu bat abiatzeko konpromisoa aurkezten dugu eta datozen hilabeteetan abian jarriko dugu.
Heize eta Ehige elkarteak urteak daramatzagu elkarlanean euskal hezkuntza sistemarako proposamenak egiten, horien artean “Euskal Herrirako Curriculuma” (2009) eta “Euskal Eskola ...
GEHIAGO IRAKURRI