AlbisteakBiheHeizeSarean

IREKI DA ESKOLA DIGITALA JARDUNALDIETAKO IZEN-EMATEA

Euskarria ireki

Ireki da jada Eskola Digitalaren 6. Jardunaldietako izen-ematea. Azaroaren 25 eta 26ean egingo dira jardunaldi hauek, streaming bidez.
Goiz eta arratsaldez izango dira jardunaldiak. Goizak hezkuntza komunitate osoari zuzenduko zaizkio eta arratsaldeak bereziki familiei. Goizeko jarduerak bi areto desberdinetan banatuko
dira ordu berean. Izena modu soltean eman daiteke jarduera bakoitzerako.
Jarduera batzuk euskaraz egingo dira eta besteak gaztelaniaz.
Bestalde, jarduera bakoitzaren amaieran parte hartzeko bideak eskainiko ditugu.

Hiru motatako jarduerak izango ditugu, guztiak ardatz kontzeptualetan oinarrituta:

  • Hitzaldiak: enpresen aurkezpenak, eztabaida-foroa, adituak, Hizkuntza Politikarako
    Sailburuordetza, Hezkuntza Sailburua, EHU, NUP, Euskal Wikilarien Elkartea.
  • Ikastetxeetako esperientziak: Ruperto Medina LHI, Unamuno BHI, Arabako
    berritzeguneak, Lantziego ikastola, Miribilla LHI, Lizardi BHI, Orokieta LHI, Zumaia BHI,
    Koldo Mitxelena BHI.
  • Tailerrak: Pictoescritura, Ikaselkar, Centros Digitales.

*Izena emateko: www.eskoladigitala.eus

Compare items
  • Total (0)
Compare
0