“Justizia sozialerako hezkuntza”
VII Jardunaldiak ikastetxe publikoen topagune izango dira, eta egungo hezkuntzaren aspektu garrantzitsuak izango dituzte gogoetarako ardatzak bezala.
Euskal Eskola Publikoaren zeregin garrantzitsua da, euskal gizarteak dituen erronka eta beharretatik abiatuta, horiei aurre egiteko behar diren hiritar aktiboak heztea.
Izan ere, azken urteotan hainbat erakundek argitara eman dituzten zenbait ikerketan, ohartzen gaituzte, euskal gizartean bazterkeriaren arriskura daramaten egoerak nola ari diren indartzen. Gainera, hainbat familia tipologiak dira arrisku egoera hauek gehien jasaten dutenak, ikerketa hauen arabera.
Egoera sozial hau bizi duten haur eta gazteak, eta honek gure irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan sortzen dituen desitxuratze eta eragozpenak izango dira aurtengo jardunaldien hizpide. Izan ere, aztergai izango ditugun gaietako batzuk dira:
Gai interesgarri hauek lantzeko, egitarau erakargarria osatzen ahalegindu gara. Pozik gaude parte hartuko duten izen handiko hizlari, ikerlari eta arduradunekin.
Baina ahalegin guzti hauek, alferrik izango lirateke ikastetxeen parte hartzerik gabe.
Horregatik dei egiten zaituztegu Euskal Eskola Publikoaren VII Jardunaldietan parte hartzera.